Okerreko bidetik (2015)

by Kasernarat

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.

      name your price

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Sei kantuz osatutako Kasernarat taldearen bigarren diskoa, CD formatuan. // Segundo disco del grupo Kasernarat compuesto por seis canciones, en formato CD. // Compact Disc of the second album of the band Kasernarat, composed of six songs.

    Includes unlimited streaming of Okerreko bidetik (2015) via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 3 days

      €5 EUR

     

1.
2.
03:30
3.
03:11
4.
5.
6.

about

2013. urtean sari baten bidez ekin genion “Okerreko bidetik” diskoa grabatzeari. Ordutik okerreko hamaika bide zapaldu ditugu, eta, tira, azkenean, duela bi urte grabatzeko prest ziren abesti horiek oraindik erabat herdoildu ez direlakoan, diskoa atera dugu. Azkenean. Mila esker egonean egondakoei, aritutakoei, saiatutakoei, lortu dutenei eta ez dutenei. Mila esker, grazas, gràcies, gracias, thanks, danke…

krono.
14/II/8 Baxua, gitarra, trikitixa eta ahotsa (lehen saiakera), Phantom (Irun), Alvaro Jaramago.
14/X/2 Bonboa, kaxa, txastona eta pandereta, Mecca (Oiartzun), Txolo eta Igor.
15/II/21 Ahotsak (bigarren saiakera), Ijitu Baita (Oiartzun), Ion.
15/VII/13 Nahasketak eta masterizazioa, Gure Bazterrak (Zaldibia), Beñat Antxustegi Txusta.
+13/X/14 Inoiz izan ginena kantuaren grabazioa eta nahasketak, Bonberenea (Tolosa), Karlos Osinaga Txap. (Disko honetarako masterizatua, Beñat Antxustegiren eskutik).

credits

released October 8, 2015

kasernarat.
Eneritz Dueso Furyak - musika eta hitzak + diseinua; ahotsa, gitarra, soinu txikia.
Mikel A. Pedreño - tetris; baxua.
Ander Del Sol - bonbo, kaxa, txaston (2014ra arte, disko hau berarekin grabatu genuen).
Ion Odio - bonbo, kaxa, txaston (egun).
Mono - bonbo, kaxa, txaston (noizean behin, hego haizea bezala).

tags

license

all rights reserved

about

Kasernarat Irun, Spain

Irun eta Orereta arteko hirukote akustikoa.

contact / help

Contact Kasernarat

Streaming and
Download help

Track Name: Okerreko bidetik
Labana kamutsaz ebaki bideak
gure oin aztalak beltz badira hobe
topatu garen izara azpietan
orain azeriek dantza egiten dute.

Gonbidatu zaitut gaur irakasteko
une garratzenak beti ez direla kalte
harramazka oro eresi bat balitz
gorpu ederrena utziko zenuke.

O, sugarra bilatzen errautsetan
O, sugarra bilatzen errautsetan
O, sugarra bilatzen errautsetan
O, okerreko bidetik…
izter arteetan!

Inoiz bizi ezingo duzun
Bizi horri begira
Hodei beltzenak al ziren
Ala atzean mendiak
Eta denbora hustu da
Espero nuen moduan
Ez eskatu zutaz oroitzeko.
Track Name: Ke ta laino
O, ke eta laino,
hire izenik ez diat nahi gorde.
Oilarren kantuz,
hire izenik ez diat nahi gorde.
O, ke eta laino,
hire izenik ez diat nahi gorde.
Erreguz ere,
ene izenik ez diat emanen.

Ke eta laino, sai eta arrano,
amildegian
Lauaren ertzean eraikia.
Fruituak usteldu dituk
gertu duk negua,
Udaberria ebatsi dik neguak.

Iratze artean topatu haut,
Eskaini diat musu-truk eskua
Ene atzamar artean bilatu duk
Baina ene izenik ez duk topatu.

O, ke eta laino,
hire izenik ez diat nahi gorde.
O, ke eta laino,
ene bizitza ez ezak egin hire.

Ke eta laino, sai eta arrano,
atzamar artean
Izenez ahantzi diren animaliak
Sastakaia odolez duk xafla gainean mihiak.
Ez diat nahi!
Track Name: Hil artean
Xahutu ziren haginak
Zuritu paretak,
hezur eta mamiak
Garaitu nahi gintuzten baina
Elkar garaitu dugu jada.

Entzumen fineneko piztia naiz
Ikusmena galdu nuen hor nonbait
Eta sikiera oihurik izugarrienaz
Harekin piztuko naiz…
hilko banaiz.

Hilko banaiz, piztuko naiz.
Hilko banaiz, piztuko naiz.
Hilko banaiz, piztuko naiz.
Hil artean… biziko naiz!
Track Name: Bizkar hezurrean
Denboraren hondarrezko orratzak
Irristan dira ene bizkarrezurrean
Behe-lainotan baino isilago
Ukitzen du ene aldaka argitasunak
Haize hotzena bistan da
Zure hitzek bezala zulatzen du ene azala
Haize hotzena bertan da
Mendeak dira hitzik aditu ez dudala.
Jada ez dut espero inorengandik hitzik
Aurreiritzi aunitz eraiki dut gogotik
Ordea agur egin didazu
Hitzik gabe, badakizu.

Eta ez badut merezi
zuregandik keinurik
Egunsentiak eraman nazala
Esku bete damu zuregana.

Eraman nau, argia badator
Ezer ez duzu ulertzen
eta ni hemen nago
Esku bete damu,
oinak lur gainean
Ene inozentzia
errudun bihurtuz.

Eraman nau, argia badator
Ezer ez duzu ulertzen
eta ni hemen nago
Jaio aurretik
eresiak kantatuz
Ez nauzu ezagutzen baina
zure barkamena dut.
Track Name: Azken zigarreta
Jausi duk eguna eta
Berriz ere gauak
ikusmena jantzi dik
Gure teilen azpira astiro
Orbelak eta lohiak
hire gorpua estali dik.

Jausi duk eguna eta
Berriz ere gauak
ikusmena jantzi dik
Hire izaretan lotu duk eta
Izuaren kiratsak
odola izoztu dik.

Eta jausi duk berriz eguna
Hire hezurrak itzalari lotuta
Izan haiz piztien janarigaur berriz.

Jausi duk eguna eta
Berriz ere gauak
ikusmena jantzi dik
Ene ezpainetan azken zigarreta
Egunaren lehen printzez
piztu dik.

Eguzkia da goian jada
Txoriak zeruan murgildu dira
Ene izena ahaztuko bada
Esaiok gauari ez zaidala inporta.
Track Name: Inoiz izan ginena
Zabaldu zen joanaren geroa
berpiztuz minetik loa
bidearen ertz orotan
topatu nauzu.

Ahantzi dut arrazoiaren egia
erein berriz egunsentiak
galdutako arnas puskak
bilatuz.

Eskuetako errekastoen ertzak
izotzaz apurtuz, lautuz
doazen heinean
aditu gabeko hitz zentzuzkoenetan
topa gintezke
biderik ilunenean.

Esperotako une hauskorren ertzek
izerdiaz alde egiten
duten heinean
amore eman eta zerua jaustear
ahaztu genezake
inoiz izan ginena.